ESFERA BAT
PLANO LAUAN
Aurreko egun batetan pentsatu eta erabaki
genuen nola eta nondik moztuko genuen mundua irudikatzen duen baloi bat laua
jartzeko. Hau da, esfera bat plano lauan jarriko dugu; gure mundua planisferio
batetan adieraztea izango da gure helburua.
Orain kontatuko dizuegu nola egin dugun:
Lehenengo balbulatik airea kendu diogu
puzgailuaren orratzaren bidez.
Ondoren mozketa egiten hasi gara 70ºko meridianotik.
Baloiaren goma erraza izan da moztea, biguna delako.
Gero ez denez laua geratzen, pentsatzen
genuen bezala, mozketa txikiak egiten joan gara; beti kontuan izaten lurra
dagoen tokitik ez moztea. Oso zaila izan da ados jartzea nondik nora egin
mozketak. Paraleloen marrak ere erabili ditugu zenbait mozketa zuzen egiteko.
Mozketa txiki hauek eginez lortu dugu laua jartzea.
Denon iritziak entzutea garrantzitsua izan
da. Hain zaila izan denez lan hau egitea, beharrezkoa izan da denon partaidetza
izatea.
Nahiz eta lan zaila izan, lortu dugu esfera
plano lauan jartzea.
Hiru dimentsioetako esfera batekin, bi dimentsioetako mapa bat egitea lortu dugu.
Mozketa nondik, zein meridianotik egiten den
oso garrantzitsua da, horren arabera mapa ezberdinak aterako zaizkigu eta.
Gure mapa ez zaigu geratu atlasetan ateratzen
diren bezalakoak.
Burua martxan jarri behar izan dugu lan hau
egiteko eta egin baino lehenago asko pentsatu dugu.
Nahiz eta lan zaila izan, lortu dugu esfera
plano lauan jartzea!
5ºAkoen planisferioa:
5ºBkoen planisferioa:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina