EKAINAREN 20, 21 ETA 22AN 5 ETA 6.MAILAKO IKASLEAK ZUHATZAN EGON GINEN.
HONA HEMEN ONDOREN GELAN IDATZITAKO ZENBAIT KRONIKA:
ZUHATZAKO KRONIKA
2017ko Irailaren 20an,
autobusez ZUHATZA irlara abiatu ginen 5.
eta 6. maila. 3 egun egon ginen Zuhatzan.
· 1. EGUNA:
Oso berezia izan zen
lehen eguna (ez nuelako ezagutzen toki hura).
Oso polita eta alaia
iruditu zitzaidan pasaia hori, etxolak ere, oso politak ziren!!!
Janaria oso gozoa zegoen
baina urrutiegi zegoen jantokia.
Nire lehenengo uretako
ekintza PEDALO izan zen. Nirekin Alex, Josu eta Igor etorri ziren. Laurok, oso
ondo pasatu genuen, batez ere eguraldia oso eguzkitsua zegoelako!! Gauean
lotara joan aurretik, txisteak kontatu genituen.
·2. EGUNA:
Bigarren eguna zerbait
lasaiago nengoen. Goizean, FRONTOIA probatu nuen. Oso ondo pasatu nuen baina
neka – neka eginda bukatu ondoren bazkari gozo bat jan nuen. Arratsaldean,
PIRAGUA probatu behar nuen baina hain beste hotz neukanez jarrita gelditu
nintzen lurrean . A!!! ahaztu egin
zait!!! Bokata jaten nengoen bitartean, HAGIN BAT JAUSI ZITZAIDAN!!! Oso pozik
nengoen “Perez” sagua etorriko zitzaidalako. Lotara joan aurretik, sua egin
genuen.
Hirugarren eguna
jasotzen hasi ginen, Zuhatzatik joateko. Goizean, PEDALO azken aldiz egin eta
bazkaltzera joan ginen. Denon argazkia egin ondoren itsasontzia hartu eta
arratsaldeko hirurak eta laurdenetan (autobusez) Eibarrera abiatu ginen.
ZUHATZAKO
KRONIKA
ASTEAZKENA
Gu 2017ko Irailaren 20an 10etan Egogainetik atera ginen eta 12:00etan
Zuhatzara iritsi ginen. Lehenengo inpresioa izan zen, joe se polita!
Gero arkupe moduko batera joan ginen eta han andereñoak esplikatu
zuten nora joan, ze etxoletara joan eta etxoletan norekin egon.
Maletak etxoletara eraman genituen dena ordenatu eta jantokira joan
ginen. Bazkaldu eta uretara joan ginen eta ni arrauna aukeratu nuen.
Uretatik atera ginen eta bainujantzia kendu eta arropa jarri genuen
eta afaltzera joan ginen. Afaldu eta gero hortzak garbitu genituen
eta lotara joan ginen.
OSTEGUNA
Ostegunean
esnatu nintzanean denok lotan zeuden andereñoa kenduta kanpoan
zegoela. Ondoren denok esnatu ziren eta andereñoa esan zigun pijama
kentzeko eta arropa jartzeko. Gero jantokira joan eta gosaldu genuen.
Gozaltzeko esnea, nesquia eta zerealak zeuden. Gosaldu eta gero
asteazkenean bezala uretako jolasak egin genituen eta lehen ez
badizuet kontatu, ura oso hotza zegoen. Egun horretan piraguismoa
egin nuen eta piraguismoa egiten sentitu nuen, piraguismoa egiteko
tadean lan egin behar dela. Uretik atera eta arropa jantzi genuen eta
bazkaltzera joan ginen eta egia esaten badizuet ez naiz gogoratzen
zer zegoen jateko. Bazkaldu eta gero piskat jolastu genuen eta gero
berriro uretako jolasak egin genituen eta nik aukeratu nuen optimist
eta oso dibertigarria izan zen neretzako.
Optimisa
bukatu eta gero bokata jan genuen eta neri egia esaten badizuet
txorizoko bokata ez zitzaidan gustatzen. Gero uretan denbora librea
eduki genuen. 15 minutu pasa ziren eta etxoletara joan ginen
aldatzera eta afaltzera joan ginen. Afaldu eta gero hortzak garbitu
eta lotara joan ginen .
OSTIRALA
Ostiralean
esnatu ginen eta maletak egin genituen eta gosaltzera joan ginen eta
niri gosaria asko gustatu zitzaidan gosaldu eta gero berriro
bainujantzia jarri genuen eta uretako jolasak egin genituen eta
berriro optimist aukeratu nuen eta berriro oso ondo pasatu nuen.
Optimist bukatzerakoan aldatu ginen gero maletak hartu eta
itsasontzira joan ginen eta gero itsasontzitik jaitsi eta autobusean
igo ginen eta Egogainera (Eibar) heldu ginen.
GORA
ZUHATZA!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina